lunes, 25 de febrero de 2013

Jara Bartzelonan. Maialen Aristegi

JARA BARTZELONAN
Liburuaren izenburua:Jara Bartzelonan
Idazlea:OSORO, Jasone.
Argitaletxea:Zubia.

IRITZIA:
Liburu honetatik gehien gustatu zaidana, Jararen look aldaketa izan da eta poteoan ibiltzen zenekoa. Alde batetik, ez zait batere gustatu, aitaren lan aldaketaren ondorioz Bartzelonara joan behar izaten dutela, eta, bestetik, ez dut gogoko izan, Jarari begi txarrez begiratzen ziotenekoa.
Laburbilduz, Jara eta bere familia Bartzelonan geratzen dira eta, hango bizimoduari ohitzen dira. Egia esanda, liburua oso interesgarria iruditu zait,pena da ilustraziorik ez izatea..

LABURPEN TENTATZAILEA:
Jara, oso neska jatorra da eta Bizkaiko herri batean bizi da. Egun batean, bere aitari lana aldatu eta Bartzelonara doaz bizitzera. Hasieran, Jarataz barre egingo dute, baina, egun batean neska batek, hau da, gelakide batek hitz egingo dio. Jarraian, Jararen look aldaketa dator, eta Bartzelonako bizipenak, poteoa...
Jarak Bartzelonan jarraituko ote duen jakin nahi?
Maialen Aristegi

No hay comentarios:

Publicar un comentario